Komunikazioa, enpresaren zerbitzura egoteaz aparte, egungo gizartean eragin dezakeen tresna bat da. VK Comunicación-ek komunikazioaren esparruan daukagun esperientzia guztia, ahal dugun neurrian, bizi garen mundua hobetzeko egiten diren saiakeretara bideratu nahi dugu.

Ulls del Mon Fundazioarekin kolaboratzen dugu. Erakunde honek garapen bidean dauden herrialdeetan itsutasuna eta begi gaixotasunen kontra lan egiten du. Horretarako, herrialde hauen begi-garapenean laguntzen du tokian-tokiko espedizioen bitartez. Hauetan ehundaka interbentzio oftalomologiko burutzen dira eta bertako medikuei prestakuntza eta beharrezko osasun tresneria ematen zaie.

Bakuva elkartearen lana hedatzen lagundu dugu. Irabazi-asmorik gabeko elkarte honek aisialdian gabeziak dituzten umeentzat eskolaz kanpoko ekintzak garatzen eta burutzen ditu Bilbon.